hezkuntza ... sormena ... baliabideak ... artea ... diseinua ... komikiak ... bizitza ... ikt ... eta gehiago ...

10 abr 2011

Paper panpinak

THE BALDE aldizkaria: Aspaldikoa da binilo panpinen moda. Hongkongdarrak hasi ziren diseinugile grafiko edo ilustratzaileak asmatutako binilozko panpinak sortzen eta ekoizten. Berehala zabaldu zen fenomenoa herrialde garatuetara. Panpin hauek garestiak dira eta bilduma bat osatzeko poltsikoa bete diru behar duzu. Izan ere, binilo panpinen egile eta bilduma zaleentzat, jostailuak baino "arte piezak" dira, eta horregatik dira hain garestiak. Egun ordea, diseinugile eta ilustratzaile batek egindako panpin esklusiboaz gozatzeko ez dugu diru mordoa gastatu behar. Etxetik mugitu gabe, internet, inprimagailu bat, artaziak eta jolasteko gogoa baino ez dugu behar: hemen dira paperezko panpinak.

Garai bateko "errekortableak", diseinu garaikideaz jantzita eta internet garaiekin bat eginez bueltan etorri zaizkigu. Jendeak panpinak sortu eta bere webgunetan zintzilikatzen ditu edonork jaitsi ditzan. Hori dela eta, panpin horren zabalkundea eta banaketaren kostea zero da eta horrexegatik gehienak doan banatzen dira. Bitxia eta gozagarria da bestetik, materiala den zerbait internet bidez bikoiztu eta banatu daitekeela ikustea. Gure inprimagailuan sortuko da lehenik, gero gure eskuetatik pasa ostean 3 dimentsioetako objektu bat izaten amaituko du. Internetetik 3D objektu bat jaisteko kontua epe ertaineko etorkizun kontua badirudi, paperezko panpinen kasuan honez gero errealitate bat da.
Bisitatu eskaintzen dizkizuegun helbideak, bilatu gustokoak, inprimatu, moztu eta bizi zuen etxean paperezko panpin ederren inbasioa.

Hiru blog eta hiru diseinatzaile:
http://www.papercrafted.com
http://papertoyz.blogspot.com
http://www.nicepapertoys.com
http://carlogiovani.com
http://shin.co.nr
http://www.kamimodel.com

The balde aldizkaritik hartutako artikulua: http://www.thebalde.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario