hezkuntza ... sormena ... baliabideak ... artea ... diseinua ... komikiak ... bizitza ... ikt ... eta gehiago ...

19 abr 2011

Biribilka aldizkaria: Hezkuntz berrikuntza

Hona hemen Hezkuntz berrikuntza proiektuei buruzko monografikoa bat. Biribilka Nafarroako irakasle laguntza zentroen aldizkaria da.

Aldizkariaren
edukiak
 7  Arte terapia
15  Inprobisazioa musika hezkuntzan    
28  Alfabetatze teknologikoa

BiribiIka 6

12 abr 2011

Argazki bilduma

Argazki bilduma honetan gustuko eta gaiarekin zerikusia duten argazkiak erakutsiko ditut. Horrez gain, izendatuko ditut gauza horietan interesatutak daunenek interneten informazio gehiago topatu ahal izateko.

>> Argazki bildumara joan

10 abr 2011

Paper panpinak

THE BALDE aldizkaria: Aspaldikoa da binilo panpinen moda. Hongkongdarrak hasi ziren diseinugile grafiko edo ilustratzaileak asmatutako binilozko panpinak sortzen eta ekoizten. Berehala zabaldu zen fenomenoa herrialde garatuetara. Panpin hauek garestiak dira eta bilduma bat osatzeko poltsikoa bete diru behar duzu. Izan ere, binilo panpinen egile eta bilduma zaleentzat, jostailuak baino "arte piezak" dira, eta horregatik dira hain garestiak. Egun ordea, diseinugile eta ilustratzaile batek egindako panpin esklusiboaz gozatzeko ez dugu diru mordoa gastatu behar. Etxetik mugitu gabe, internet, inprimagailu bat, artaziak eta jolasteko gogoa baino ez dugu behar: hemen dira paperezko panpinak.

Ken Robinson: Sormena eta hezkuntza

Ken Robinson oraindik ezaguna ez baduzue, hemen dituzue bideo interesgarri batzuk ikusteko.
Ken Robinson hezitzaile eta idazlea sormena eta hezkuntzan aditua da. Hasierako bideoetan bere bi hitzaldi agertzen dira: “Cambiando paradigmas en la educación” eta “¿Matan las escuelas la creatividad?” Azkenean, Eduard Punseten “Redes” hezkuntzari buruzko programa bat dugu.
 Build your own custom video playlist at embedr.com

Emakumeak komikigintzan

Lehengoan liburutegian liburuxka hau topatu nuen: Emakumeak komikigintzan: "nobela grafikoa" munduan zehar.
Euskadiko liburutegi publikoek, tolerantzia eta kultur integrazioa sustatzen dituen "Liburutegiak, topaleku" programaren barruan liburuxka hau argitaratu dute. Emakumeek egindako komiki sorta aurkezten digute, benetan interesgarria, zeren, gai honetan besteetan bezalaxe, gizonezkoenak dira gehien ezagutzen ditugunak. Komiki hauek liburutegi batzuetan ditugu eskuragarri.

Camille Jourdy / Zeina Abirached / Isabel Franc / Tayako Akiyama / Miriam Katin / Matz Mainka / Marguerite Abouet / Choi Juyun / Clara-Tanit / Jessica Abel / Phoebe Gloeckner / Rutu Modan / ...
 
View more presentations from liburutegiak

1 abr 2011

"Daniar ilustratu-albuma" erakusketa Alhondigan

Egun hauetan " Daniar ilustratu-albuma" ikusteko aukera dugu Bilboko Alhondigan. Erakusketaz gain, hitzaldiak egongo dira eta baita ikastaro batzuk egiteko aukera.

Gehiago jakiteko:
http://www.alhondigabilbao.com/
http://www.albumilustradodanes.es/




berria.info-n agertutako artikulua: (2011-04-02)


Danimarkako haur literaturako irudi onenak ikusgai dira Alondegian.

Daniar literaturaren ezaugarriak, tradizioa eta eboluzioa antzeman daitezke album ilustratuen bitartez.

Ione Zuazo, Bilbo

Danimarkako haur literaturako ilustraziorik onenak egongo dira apirilean Bilboko Alondegian. Izan ere, hilabetea literaturari eskaini diote, eta haur literaturaren erreferente izan da betidanik Danimarka. Herrialde horretako album ilustrazioaren tradizioa, eboluzioa eta berpizkundea ezagutaraztea ahalbidetzen du erakusketak.

Danimarkako album ilustratua erakusketak, 92 irudi eta 30 lan ilustratu biltzen ditu, 26 kutxa argiztatutan banandurik. Ibilbide kronologikoa egiteko aukera ahalbidetuko dio bisitariari, irudiok 40ko hamarkadatik gaur egun arteko ikuspegia eskaintzen baitute; lan zaharrena 1943. urtekoa da, eta berriena, 2009koa.
Hemeretzi artistak eginiko askotariko lanak dira: album ilustratuaren tradiziozko klasikoak zein apurtzaileak. Apurtzaileen artean, Dorte Karrebaek-ek ilustratutako Hamlet ipuina dago, adibidez.
Haur literaturan izan ohi den bezala, ilustrazio koloretsu eta biziak dira Alondegian dauden gehienak, eta pertsonaien, objektu bizidunen eta animalien istorioak irudikatzen dituzte. Baina marrazkiok biltzen dituzten gaiak ez dira azaltzen umeen ipuinetan bakarrik, normalean helduentzako liburuetan irakur daitezkeenak ere agertzen baitituzte.
Izan ere, Sarah Maria Bogantes Danimarkak kultura gaietarako duen ordezkariak azaldu duenez, herrialdeko haur literaturak, aberatsa eta denetarikoa izan arren, ezaugarri komun batzuk ditu. Horietako bat, bizitzako gai gehienak jorratzeko joera da, atseginenetatik, zailenetara. Taburik barik, heriotzaren, bakardadearen edo elbarritasunen inguruan hitz egiten diete Danimarkako ipuinek umeei.
Ezaugarri hori antzeman daiteke Hans Christian Andersenen ipuinetan —Danimarkako haur literaturaren aitzindaritzat dute—. Ahatetxo motza edo Sirenatxoa lan entzutetsuak idazteaz gain, Poxpolu kaxa txikia eta gisako ipuinak ere sortu zituen, gizarteari kritika egin eta aldi berean umeei heriotzaz berba egiten dietenak. Berunezko soldadutxoa izeneko lanean, berriz, hanka bakarreko pertsonaiaren istorioa kontatzen du Andersenek.
Bogantesek aipatu duenez, Danimarkako lan ilustratuen kalitate artistiko eta literarioak, helduentzakoak bezain onak dira. Horrela, testua borobiltzen dute teknika ugariren bidez eginiko marrazkiez.

Haur literaturaren eguna
Lanen beste ezaugarrietako bat da irakurle txikiei berba egiteko era. Borantesen hitzetan, erantzukizuna duen, eta bere kabuz pentsatzeko gai den pertsona gisa tratatzen dute umea. «Haurrek eurentzat bereziki egindako arte eta kultura adierazpenen beharra dute». Kontzeptu horrek herrialdeko literaturan eta kulturan isla handia duela adierazi du Borantesek.
Gaur, Andersonen jaiotza datarekin bat, haur eta gazteentzako literaturaren nazioarteko eguna ospatuko dute. Hori dela eta, umeentzako tailerrak antolatu dituzte Alondegiko mediatekan.
Horrez gain, haur literaturari lotutako beste hainbat ekimen egongo dira hilabete honetan. Tailer eta hitzaldi guztiak doakoak izango dira. Apirilaren 7an, 8an eta 14an, adibidez, Aukeraz betetako mundua tailerrean, album ilustratuaren kontzeptua gazteek hobeto uler dezaten, bisita gidatu bat egingo dute erakusketan. Arrainez betetako itsaso bat dago tailerra, berriz, arte ikasleentzako da bereziki. Tailer horretan, Hanne Bartholin ilustratzaile daniarrak hartuko du parte; gaiak, koloreak eta teknikak erabiltzeko formulak irakatsiko ditu.


"Upon a fold" paper denda


Hona hemen diseñatzaile australiar batzuen bloga eta paper denda; paperez egindako milaka gauza zoragarri salgai.

http://uponafold.com.au/