hezkuntza ... sormena ... baliabideak ... artea ... diseinua ... komikiak ... bizitza ... ikt ... eta gehiago ...

17 may 2011

Lotura interesgarrien zerrenda bat

Post honetan diseinuaren munduarekin erlazionatutako lotura zerrenda bat duzue. Gehienak inglesez daude, baina hala ere irudiak ere hitz egiten dute.

Designboom blog-a

Interneten milaka blog interesgarri topatu ditzakegu. Baina hauxe da nire gustukoenetariko bat: Designboom weblog-a.
Aldizkari modukoa da eta diseinuaren munduaren inguruko informazio baliagarriaz beterik dago: elkarrizketak, txapelketak, ikastaroak... Benetan gomendagarria.
>> designboom

16 may 2011

Ryuichi Sakamotoren abestiaren zati bat

Ryuichi Sakamotoren "Feliz navidad Mrs. Lawrence" abestiaren zati bat da hau. Aurreko post batean jarri nuen abestia, Goear-etik hartuta, baina zoritxarrez abestia aurretik publizitatea entzun behar da. Horregatik, Audacity programa erabiliz, abestiaren zati bat, lasaiena dena, moztu dut behin eta berriro entzun ahal izateko lasai.

Audacity tutoriala

Audacity buruzko tutorial txiki bat da hau. Ziortza Gonzalez eta Mertxe Gonzalezek egindako tutoriala hain zuzen ere.
Tutorial honen bidez Audacity programaren oinarria ezagutuko duzue momentu batean, oso erraza baita. Horrez gain, oso erabilgarria da programa. Tutoriala CamStudio programarekin grabatu dugu.
>> Tutoriala ikusi

3 may 2011

Biblibilka aldizkaria: Sormena

Aurreko post batean Biribilka aldizkariaren Hezkuntz berrikuntza proiektuei buruzko monografikoa aurkeztu dut. Niretzat ezezaguna zen aldizkaria oso ale interesgarriak argitaratzen dituzte. Oraingo honetan, Sormenaren inguruko monografikoa dugu.

“Nire liburuxka” webquest-a

Gelako haur bakoitzaren liburuxka egiteko Webquest bat dugu hemen. Liburuxka ikasgelako lagunak zehaztasun handiagoz ezagutu ahal izateko, gelako liburutegian eskuragarri izango dugu. Webquest hau haur hezkuntzako 3-4 urteko haurrei zuzenduta dago ordenagailuaren txokoan denen artean egiteko.

>> "Nire liburuxka" webquest-a

2 may 2011

Haurreskola Israelen

Hemen ditugu Tel-Aviven dagoen haurreskola baten irudiak, diseinuaren ekarpen bikaina haur hezkuntzarako.

Proiektu hau aurrera eramateko Lillach Lev eta Elan Gargir arkitektoek Sarit Shani Hay diseinatzailearekin batera lan egin dute.


www.thecoolhunter.com.au/kids