hezkuntza ... sormena ... baliabideak ... artea ... diseinua ... komikiak ... bizitza ... ikt ... eta gehiago ...

22 feb 2011

Pop-up liburuei buruzko link interesgarria

Web orri honetan paperarekin lana egiten gustuko dugunentzat informazio ugari aurkitu dezakegu: pop-up liburuak, origami eta gaiarekin lotutako denetarik: historia, bideoak, tutorialak, txantiloiak…
>> Klikatu hemen

15 feb 2011

Ryuichi Sakamotoren musika apur bat

Ryuichi Sakamotoren "Feliz navidad Mrs. Lawrence" abestia, nahi izanez gero Komagataren lana ikusi bitartean entuteko.

David Carter, paperaren magoa

Post honetan ezagutuko dituzue David Carter paper ingeniariaren lan batzuk. "A Popup Book for Children of All Ages" bilduman One Red Dot, Blue-2, 600 black dots, Yellow Square eta White Noise sartzen dira. Liburu dibertigarriak dira, bai haurrentzat eta baita helduentzat.

David Carter-en Pop-up liburu zoragarri bat: 600 Black Spots. Irakurleak 600 puntu beltz topatu behar ditu liburuan zehar.

8 feb 2011

Katsumi Komagata


Pasaden urteko Martxoan Katsumi Komagata diseinatzaile japoniarraren lana ezagutu nuen Zornotzako liburutegian; "Begi txikiendako egundoko liburuak" izeneko erakusketa batean hain zuzen ere. Ipuin haiek liluratu ninduten, eta blog honen abiapuntua bilakatu dira: haurrentzat ohiko gauzak baino, webgunean edo edozein lekuan aurkitzen dudan baliabide zoragarri batzuk.

Katsumi Komagataren lanak ezagutzeko:

http://www।one-stroke.co.jp/
http://formandcolours.com/